Nor gara

Eusko Jackpot

Eusko Jackpot S.A. sozietate anonimoa Bilbon eratu zen 2013/09/06an.

Bere bazkide eratzaile (197) guztiak saria eskaintzen duten jolas-makinen enpresa operadoreak dira, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena dutenak. Euren jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta makinak ostalaritzaren sektorean (tabernak, kafetegiak…) ipin daitezke esklusiboki.

EJSAren barruan daude Euskadiko enpresa operadoreen ia-ia %95, hau da, ostalaritzaren sektorean EAEn instalatutako “B” motako makina guztien %95.

Eusko Jackpot S.A. enpresaren xede soziala da banaka instalatutako joko-makinak elkarren artean interkonektatzea, komunikazio-sistema aurreratuen bidez. Ohiko makina kit jakin batez hornitu eta pantaila osagarria (topperra) goialdean jarri ondoren, makinak berak ez dituen joko berriak eskaini ahal zaizkie erabiltzaileei. Erabiltzailea elkarreraginean ari daiteke, ohiko makinek ematen dituzten baino sari handiagoak lortzeko (6.000 €-ra arte).

Interkonexioaren beste ezaugarri garrantzitsu bat orain arte existitzen ez ziren erkidejokoak dira, alegia, EAEko beste erabiltzaileekin batera denbora errealean joko berera jolastea, jokalari anitzen arteko lehian.

Makinen interkonexio-kontzeptua ezartze aldera –Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko urriaren 30eko aginduaren bidez arautua dago–, Eusko Jackpot S.A.-k interkonexio-zerbitzuak emateko enpresa izateko beharrezko baimena eskatu eta lortu du. Era berean, EAEko Jokoaren Erregistro Nagusian izena emanda dago EI-006 zenbakiarekin.

Hori ezinbesteko baldintza baita interkonektatutako produktuak garatu eta merkaturatu ahal izateko.

EJSAren interkonexio-sistemek lineako konexioak ahalbidetzen dituzte denbora errealean, kontrol-funtzioak dituzten administrazio publikoek egiazta ditzaten ea dagokion homologazioan ezarritako baldintza guztiak betetzen diren.

Horrenbestez, EJSAren jarduera guztiz gardena da eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzen du erabat..

Azkenik, aipatzekoa da teknologikoki aurreratuak diren eta makinen arteko interkonexioan eskarmentu handia duten enpresa bik azpikontratatu dutela Eusko Jackpot. IPS (NEOPSI) eta CIRSA INTERACTIVE dira horiek, zeintzuen sistemek eskuratu baitituzte Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak nahitaez agintzen dituen homologazioak. EAEko Jokoaren Erregistro Nagusian izena emanda daude enpresok.