Jokoak

juego1_eu

Willy Tell

Baleztarekin tiro egin eta pertsonaiak buruan duen sagarrean asmatzea da helburua. Jokoa automatikoki hasten da, jokalariak nahi badu, Pertsonaietako bat hautatu, tirokatu eta emaitza agertuko da; hortaz, bistaratzen den Jackpota izango da lortutako saria.

HyperTren-a

Irtendako trena gure probintziara, gure udalerrira eta gure makinetara edo geltokira heltzea da helburua. Trena gure geltokian geratzen bada, Jackpota irabaziko dugu; aurrera egiten baldin badu, ordea, beste makina bati lotuko zaio.

juego3_eu

Ireki Kutxa

Helburua kutxa gotor bat irekitzen duen konbinazioa asmatzea da. Aukeratu nahi dugun digitua botoi gorri eta beltzez gutxitzen ala handitzen da, eta egiaztatzeko botoi berdea sakatzen da. Jokoak hiru komodin arte eman ditzake. Aukeratutako konbinazioa kutxakoarekin bat badatorrenean, esandako jackpot-aren balioa irabaziko da. jokoa automatikoki hasiko da, jokalariak nahi badu, botoiak sakatuz parte hartu ahal izango du.

Gamelu-lasterketa

Makinaren jokaldien bidez gure gamelua helmugara iristen lehenengoa izatea da helburua. Makinaren jokaldi bakoitzean, minizozketa bidez zehaztuko dira gameluaren pausuak: 0, 1, 2 edo 3. Jokoak dirauen bitartean jokaldi gehien egiten dituen bezeroak irabaziko du.

juego2_eu

Gorria eta Beltza

Buelta emango zaion kartaren kolorea hautatu, horren aldeko apustua egin eta kartaren kolorea asmatzea da helburua. Horrela, txandaz txanda joan ahalko zara. Txanda guztiak gainditzea lortuz gero, bistaratutako Jackpotaren balioa eskuratuko duzu.